XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALDAZABAL BASETXEA

Basetxe asko ta asko, naiz eta gure egunetan, sendi apal eta umillen bizilekuak izan, beren sorrerako egunetan, jende aundizkiaren sor-lekuak izan ziran.

Aundizki oen kezkarik aundienetako bat, aurrekaldeko leku agirian, armarria jartzea izan oi zan.

Isasti`tar Lope`k dionez, Azkoitia`ko armarridun etxalderik aipatuenak, Aizaga (Aritza), Zendoya, Zumeta, Idiakaitz, Insausti ta Irarraga (Illarra) ziran.

Ala ere, egiz armarridun etxaldek ziran danak, adibidez, Aldazabal, Zabale Torre... eta abar, izendegi onetan ez dira sartzen.

Eta ori, Isasti`tar Lope edeslariak, ez zabarkeriz eta ez gaiztakeriz utzi zitualako; geiago inguratzerik izan ez zualako, baizik.

Azkoitia`n, gaurko egunaz, armarridun basetxe bat besterik ez dugu ezagutzen: Elgoibar`ko bitxabalean, Azkarate gaiñetik gertu dagon leku baten kokatua dagon Aldazabal basetxea.

Berak duan armarriak, zentzuzko neurria du.

Eta denboraren eraginez, illundua aurkitzen da.

Armarri azpian, arrizko ate zabal aundia du.

Gure egunetan, bizibidezko arrazoiagatik, aldez itxia.

Aldazabal-etxe ontako jatorrikoa zan,naiz Madariaga`tik Itziar alderuntz dagoen bideko basetxean, ori da, izen berdiñeko basetxean jaio, Aldazabal eta Murgia`tar Pedro Jose, XVIII`gn gizaldiko jenealojistarik onenetakoa.